XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JANAMARI - KASKOBELTZ - GAETAN Gaetan - Boz egun hauk zerbait ba dira! denek odola kaldan eta denek beren burua jadanik nagusi ikusten....

Utz ditzagun pasatzera ea nor den xapeldun aterako! gero ikusiko! ai, urdeak ez besteak!.

Kontu faltsuak ba direla.

Zaude zaude, gure arteko kontuak segurik eginen ditugu eta laster!.

(Gaetan, Kaskobeltzi ohartzen da).

A! hor haiza Kaskobeltz?.

Janamari - Zure beha dago!.

Kaskobeltz - Ez da mementoa ez, naski....

Gaetan - Janamari, zoaz otoi Alfred Haraneta gure atxuantaren etxera eta erraiozu, ahal badu bederen, ene ikustera segidan etor dadin; afera serios batzuk ba ditugula elkarrekin xuritzeko.

Janamari - Abian ba noa (Janamari jalgitzen da).

KASKOBELTZ - GAETAN Kaskobeltz - Gure herriak ez du aspaldian horrelako harroaldirik hartu!.

Gaetan - Gezurti zikinak! Dolutuko zaizkiek beren balentriak! (Geldi).

Eta hik Kaskobeltz, zer nahi huen? Gure alde haiz, hi bederen?.

Kaskobeltz - Duda muda izpirik gabe! Sobera zerbitzu eginik ba dautazu orain ni zure kontra itzultzeko....

Gaetan - Ez dituk denak hi bezala mintzo!.

Kaskobeltz - Alta aldi honetan ere... zure beharretan naiz....

Gaetan - Mintza hadi.

Lagunduko haut, ahal badut bederen....

Kaskobeltz - Joan den egunean, jendarmek arrastatu naute ehun ta bost egiten nituelako, lauetan hogei ta hamar egin beharrean...

Tribunalera joan beharko dut naski.

Zuk Gaetan, hanitz jende haundi ezagutzen baituzu, ez zenezakea zerbait egin afera horren hauts arazteko?.

Gaetan - Garbiki erranen dauat Kaskobeltz, memento honetan besterik ba dudala buruan; baina hi haizenez gero, zerbaitxka eginen diat bai.
Kaskobeltz - Milesker!
Gaetan - Hi, herritarrekin hanitz gurutzatzen baihaiz, hire ustez, hire adinekoei eta gazteei plazer egiteko, zer hitzeman behar genuke ote?.